XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEGU GOGORRA?

Aurten negu gogorra izango ote deguneko otsak daude bazterretan.

San Roman'ek ekarri zigun negua bat batetara.

Mendi gailurrak zuri agertu ziran, beko ordeketan txingor zarata gogorrak ziralarik.

Lenango bigun ibili bada
asia da gogorretik,
Bustian paltik eztegu orai,
nekatu zan legorretik.
Asperraldi bat artu bearrak
izango gera orratik,
Onetik egin duen ainbeste
egitezkero txarrenik.

Beti klase bat ezta komeni,
tartean zerbait mudatu,
Ona naiago degula danok,
ezin diteke ukatu.
Otzak etorri badira ere
eztegu zertan kejatu,
Garaian garaikoa eginda
artaka guziz kontentu.

Mendiak zuri agertze ori
eztegu arritzekoa,
Lenago ere zalea zan da
ezta lendabizikoa.
Emen izango bada urte bat
bear dan bezelakoa,
Udaran udakoa bear du
ta neguan negukoa.

ITXASOAREN ASARREAK

Kantauri gureak eztitu nolanaiko asarraldiak izaten. Guk nai baño sarriagotan izan ere, ta, alakorik danean bereak eta bi egin gabe ezta gelditzen.

Azaroaren emezortzigarren egunean, Pasaitik zortzi millako bidera, De Jesus izeneko itxas-ontzia irentsi zuen barrenen zeramazkien amabi gizonekin. Zenbat olako eraso zakar urteen buruan!

Amabi gizon itxas gañean
lanean pin zebiltzala,
Ekaitzaldiak-errabi biziz
ezkutatu bereala.
Ikusiz ainbat famili beltzez
ta lutoz jazten dirala,
Alare sarri esaten degu
arraia garesti dala.

Pentsatzen ondo jarri ezkero
oiek eriotz tristeak,
Nolatan eztu penik emango
bizia ola uzteak.
Oso sarritan ditu okerrak
batak ezpada besteak,
Arrantzalien txanpon bakarrak
eztira gutxi kosteak.

Arrantzalien irabaziak
galanki arrixkaturik,
Itxas gañean ezpaitaukate
ordutxo bat segurutik
arraia garesti dagola ta
or gabiltz asarreturik,
bizi bat pagatzeko eztago
mundu onetan dirurik.

Oien arrosak eztira gero
arantz gogorrik gabeak,
Peseta batzuk edukiarren
ondo kostata gordeak.
Gu berriz sarri, mar mar bizian
nolabait jardun zaleak,
Esker obea merezi dute
emengo arrantzaleak.

Zenbat euskaldun galdu ote da
zorigaitzez, itxasoan?
Naiz eta ori asko ez pentsa
ontzia artzerakoan.
Arrantzalea biziarekin
ibiltzen dala jokoan,
Auxe gogora dezagun beti
arraia jaterakoan.